KMko historia‎ > ‎

Jantokiaren historia

Pablo Perez de Obanos

JANTOKIAREN JOAN-ETORRIAK



    Badugu jantokia! Institutuko eraikuntzan integratua oraingo honetan. 1996. urtean DBH sortu zenetik, gure institutuko jantoki kideek denetarik dastatu dute. Hamazazpigarren urtean eskaera eta proiektua gauzatu dira.Odon de Apraiz Ikastolak hamar urte baino gehiagotan gure jandkideei mahaia eta aulkia jarri zizkie. Inoren gustokoa ez bazen ere, beste aukerarik ez genuen. Noski, hango arduradun eta langileei eskerrak ematen dizkiegu egindako lana eta izandako pazientziagatik


    Odon de Apraiz Ikastolako jantokian gure gora-beherak izan genituen. Kudeaketa pribatua zuenez, gastuak pilatu egiten ziren. Sukaldeko hornikuntzarako tresnak erosi eta ordaindu, gero han uzteko. Janariaren ardura zuen  konpania utzi eta beste bat bilatu. Gure ikasleen interesak eta ikastolako umeenak ez zetozen beti bat. Hainbat pasadizo iraganean gelditu direnak.


    Prefabrikatuaren garaia 2009an iritsi zitzaigun. Munduko tokirik hoberena ez bazen ere, ezin dugu ukatu duintasun maila onargarri zuela, eta emandako urteak ez dira gaizki egon. Egia da ere askoz gehiago ezin zuela iraun. Pixkanaka bazijoan denboraren eragina erakusten ; hezetasuna nonnahi sartzen hasi zen estrukturak tinkotasuna galtzen zuen einan.


    Baina ez zen hori bakarrik gertatzen ari zena. Janariaren kalitatea behera zihoan eraikuntzaren parera. Beste konpania batek hartu zuen ardura, eta hoberako izan beharrean, kontrakoa gertatu zen. Hau ez da berri honik, baina egia da. Harrez gero hainbatetan arduradunei gure desadostasuna adierazi zaie.


    Ba berria hemen dago. Eta aldea ederra ere bai. Instalakuntzak teoria mailan behintzat primerakoak dira: leku desberdinak jateko eta egoteko bazkaldu ondoren, komun eta iturri anitz, biltegiak, aldagelak, zer ez? Eta puntako teknología ditugun hogei pertsianetan: giltza baten bidez banan banan irekitzen dira. Lan horri ekiten pasatzsen den denbora ezin da esan. Baina ez gara kexaka hasiko denboraren poderioz matxurak eta hasten direnean aukera izango baitugu.


    Ez du gure jantokiak inoiz oso erabilpen jendetsua izan. Gurasoek alternatibak bilatu dituzte seme-alabek etxean bazkal dezaten. Logikoa bada ere, guztiei esaten diegu institutuan esku onetan gelditzen direla eta ahalegin guztiak egiten direla gustora izateko.


    Bakar bakarrik eskaera bat egingo genuke: kalitate aldetik janaria eta jantokia elkarren pare egon daitezen. Uste dugu hurratsak ematen ari direla eta espero dugu gure ahotsa entzuna izatea gure ikasleen elikaduraren kalitatea tartean dagoenean. 

Comments