Txaro Senosiain
Txaro nafarra da baina bizitza erdia Gasteizen darama. 1992an etorri zen Koldo Mitxelenara idazkaritza lanetara. 21 urte darama bere lana bikain egiten, baina horrez gaina institutuan antolatutako hainbat ekitaldi eta jaietan aktiboki partehartu izan du. Beti izan du ikasleekin harremana eta berak dioenez ikasle belaunaldi bat bakarrik eskapatu zaio; lehen belaunaldia bakarrik ez zuen ezagutu.
Noiz etorri zinen KMra? Lakuan hasi nintzen lanean euskara zerbitzua eta KMra etortzeko eskatu nuen lekualdatze leihaketan. Lakuan zaila zen garai haietan euskaraz hitz egitea. Goikoek ez zekiten eta azkenean gazteleraz hitz egiten amaitzen genuan. Euskareren bila etorri nintzen Koldora, eta jota fuego 21 urte daramat.
Zer irakasten dela uste duzu institutuan ikasgaietaz aparte? Gainontzeko ikastetxeetan bezala hainbat ikasgai lantzen dira, baina gu beti saiatu izan gara elkarbizitza ondo jorratzen, euskara ez bakarrik ikasgaietan lantzen, baizik eta, bizitza arruntera eramaten, eta euskal kultura irakasten.
Zer nolako aldaketak 25 urte hauetan? Oraindela 25 urte ikasleak euskararengatik etortzen ziren institura, D ereduko bakar bakarrak ginen eta ni oso harro nago horrekin. Baina, gaur egun, auzo guztietan dago aukera hori, eta ez dira etortzen ikasleak lehengo sentimendu horrekin.
Badaukazu anekdotarik? Uii … pila bat dauzkat, baina gogoratzen naiz behin ama batek deitu zuela eta esan zidala egun hartan bere semea ez zela klasera joango. Eta galdetu nion zein klaseetan zegoen, bere tutoreari abisatzeko, eta esan zidan bere semea irakaslea zela, eta gelditu nintzen … Nik pentsatzen nuen ikasle baten ama zela. Ja, ja ..
Zer duzu gustokoen eta ez hain gustoko KMtik? Hasierako urte haietan, 95-96 urte haietan, nahiz eta 900-1000 ikasle izan, lotura gehiago neukan ikasleekin. Euskara eta euskal kultura munduan kanpoko ekintza gehiago egiten genituen elkarrekin. Ni joan izan nahi ikasleekin Lantzeko iñauterietara, sagardotegira, bertsoetara, Santageda egunean abestera … Naiz eta ikasle gehiago egon, mundu hori gehiago lantzen zen, eta gaur egun kalera joan eta ikusten ditudanean nitaz gogoratzen dira, eta ni beraietaz gogoratzen naiz. Oraingo ikasleekin ez dut hain harreman estua. Garai haietakoak beti prest zeuden gauzak antolatzeko, aste kulturalak, euskararen astea … gehiago mugitzen ziren mundu horretan.
Zure lana berezia da idazkaritzan. Zer nolakoak dira zure oroitzapenak? Hasi nintzenean ez zegoen ez ordenadorerik eta ez ezer. Pentsa ezazu, zerrendak eta aktak egiteko idaz-makinaz egiten zirela. Orduan, ikasle onak behin bakarrik agertzen ziren zerrendetan, ekainean. Baina, besteak ekainean, irailean, hurrengo urtean pendienteen zerrendetan … gauza horiek asko aldatu dira. Gaur egun, sartzen dituzu behin datuak eta gero tekla bati sakatu eta badituzu nahi dituzun zerrendak. Horregatik, gaur egungo ikasleen datuetaz ez zara hainbeste gogoratzen, baina lehengoetaz izan-abizenak, helbideak eta telefonoak ere buruan gelditzen zitzaizkizun. Dena buruko disko gogorrean. Hainbeste aldiz idatzi behar izaten genituen beraien datuak … Institutuarekin inplikazio gehiago lortzeko Eskola Kontseiluan ere egon nahiz. Lehenengo langile bezala eta gero ama bezala.
Amaitzeko zerbait esan nahi duzu? Niretzako, nere bizitza erdia Koldo Mitxelena izan da. Gauza onak gertatzen direnean asko pozten nahiz, eta mina egiten badiote institutuari niri ere mina egiten didate. Nire semeak esaten dit: “Zu eta zure koldokumeak”. Ba bai, ni horrela sentitzen nahiz. Ni hemengo parte bezala sentitzen nahiz, eta niretzako lanaz aparte zeozer gehiago da. Eta horretaz arro nago.
25. urteurrena dela eta zerbait egin beharko dugu ezta? Bai, bai. Nik ikasle ohieiak ikusten ditudanean Kutxitik edo, esaten diet ospatu behar dugula eta adi egoteko. “Koldo Mitxelena, euskara ahotik ahora” |
Elkarrizketak >