Elkarrizketak‎ > ‎

Karmen Mediavilla eta Lurdes Lekuona


KAREMEN MEDIAVILLA ETA LOURDES LEKUONA



Karmenek Koldo Mitxelenako ia historia osoa ezagutzen du. Konta iezaizkiguzu instituaren hastapenak Karmen.

Karmen: Orain dela 25 urte Gasteizen ez zegon institutu euskaldun bat, zonalde euskalduna ez zelako. Normatibaren arabera hemen ez zen posible batxilergoa euskaraz egitea. Orduan, 87-88 ikasturetean Arabako Aldunditik transferituak izan ziren ikastoletako ikasleak OHOko 8. maila zeuden, ateratzear zeuden, eta ez zegoen institutu euskaldunik.

Diputazioak eta Hezkuntza Sailak horren inguruan zein plan zeukaten galdetzen hasi zitzaien. Bazegoen institutu bat egiteko konpromisoa, eta diru partida bat gordeta ere bazegoen, baina ez zegoen planik eta ez zegoen ezer. Eta gurasoak kezkatuta zeuden. Sei ikastola ziren : Abendaño, Aranzabela, Toki-Eder, Odon de Apraiz, Barrutia eta Bambi.

Beste aldetik, eskoletan A edo B ereduan ikasteko aukera zegoen, eta B ereduko ikasleak 6. mailan zeuden. Bi ikasturte falta zitzaizkien batxilergora pasatzeko beraz, baina hauek ere  ez zeukate aukerarik.

Garai horretan guraso komisio bat sortu zen, kezka horren aurrean zein irtenbide zegoen aztertzeko. Hasi ziren Diputazioan eta Hezkuntza Sailan (garai horretan PSOE zegoen)

galdezka zein plan zeukaten. Eta ez zegoenez ezer, plataforma bat sortu genuen euskarazko zentro bat eskatzeko. Irakasleak euskaldunak izan behar ziren eta ereduak ez markatzea eskatzen genuen, ikasleen arabera izatea.

Egon ginen ikasturte oso bat erantzunak eskatzen, eta luzatzen eta luzatzen ari zen. Aste Santutan oraindik ez geneukan ezer. Kurtsoa pasatzen ari zen eta ez geneukan ezer, orduan egunkarietara jo genuen, itxialdiak egiten hasi ginan … egoera gogortzen hasi zen. Eta ia ikasturte amaieran geundela erabaki zuten Lehen Hezkuntzako zentro txiki bat ematea: Zaramagan zegoen Lopez de Torre. Txikia zen baina guretzat ondo, hasteko zerbait bazela pentsatu genuen. Gero hornitu egin behar zen, obrak egin behar ziren … Borroka gogora izan zen, zeren administrazioaren aldetik erantzuna oso eskasa izan zen. Publikako gurasoak borroko oso gogorra egin behar izan genuen Batxilergoa euskaraz lortzeko, eta guretzat euskara gasteizen oso inportantea zen.

Azkenean sortu zen Koldo Mitxelena, eta hasiera egokitze bat izan zen. Gurasoak ahal genuen modura laguntzen genuen, eskolaz kanpoko ekintzak euskaraz antolatuz, Ordezkaritzan gauzak eskatuz e.a. Urte oso bat Ibili ginen egokitzen, eta bigarren ikasturtea, 98-99 ikasturtea, normal normal hasi zen. Horrela joan zen betetzen institutua, kurtsoz kurtso, baina berehala bete zen. Txikia gelditu zen koldo1, eta gero koldo 2, Eulogio Gomez, etorri zen. Eskola mapa etorri zenean oso inportantea izan zen, zeren koldo 3 jarri zen (Reyes Católicos), baina beste bi ikastetxe euskaldun ere ireki ziren: Ekialde eta Mendebaldea. Orduan, Gasteizerako hiru zentro publiko euskaldun zeuden.

Lehenengo urteetan Koldo Mitxelena erreferentziala izan zen euskara mailan. Baina gurasoen artean kezkak zeuden. Gurasoak euskaldunaz ez izanda, nola lagundu ikasleei eta horrelako kezkak sortzen ziren. Baina konturatu ginen posible zela. Eta orain 25 urte pas ondoren esaten duzu, merezi zuela borroka hura aurrera eramatea, zeren azkenean ikusten duzu zure seme-alabak euskaldunak direla, problemarik gabe. Gurasoen lana oso interesgarria izan zen garai horretan.

Irakasleen lana ere importantea izan zen. Barneko lan hori Selektibitatearen bidez neurtzen zen eta oso nota onak atera zituzten ikasleek. Urte batzutan Arabako notarik hoberenak ateratzen zituzten, eta hori oso reibindikatiboak zirela, baina ikasketa maila ona lortzen zuten. Orduan esaten zenuen: ikasleak bronkak dira baina irakasleen lana ona da zeren emaitza onak ateratzen dituzte.

Garai horretan egin genuen lana inportantea izan zen eta oso harro gaude.


Lurdes, zuk ezagutzen zenuen Koldo seme-alabak ekarri baino lehen?

Lurdes Lekuona: Koldo Mitxelena aukeratu genuen gure seme-alabentzat, Odon de Apraiztik zetoztenez, bide naturala zelako, baina ez genuen zalantzarik izan. Zergaitik aukeratu genuen? Ba, euskalduna zelako, emaitzak onak, irakasle asko ezagutzen genituen … Euskararena inportatantea zen, zeren senarra eta biok euskaldun berriak gara, baina gure etxean beti hitz egin dugu euskaraz eta aukeraketan ez genuen zalantzarik egin.

Ni ama bezala 2000n sartu nintzen nire alaba hasi zelako, gero semea etorri zen, eta oraindik bi hiloba ditut hemen. Ni koldotarra sentitzen naiz oraindik eta elkarrizketrako deitu zidatenean pozik sentitu nintzen.


Etorri zinetenean zer nolako harremanak, giroa … zegoen institutua?

K.: Hasierako urteetan gurasoak esijenteak ziren irakasleekin zeren zentroa berria zen kezka asko zeuden. Baina urteekin gauzak baretzen eta normalizatzen joan ziren. Dena den, ikasleak errebindikatiboak ziren eta greba asko egiten zituzten, baina barneko giroa oso ona zen.

L.: Koldo Mitxelena komunitate bezala aberatsa da. Ni oso pozik egon naiz AMPAn egon naizenean, ze ikusten nuen irakasleekin harremanak oso errazak zirela. Horrek ez du esan nahi irakasleekin arazo bat edo beste ez direnik egon, baina beti egon da komunikazio kanal bat, bai zuzendaritzarekin bai irakasleekin hitz egiteko. Ez da arazorik egon harremanetarako.


Zuen seme-alabek zer atera dute koldotik irakasgaietaz aparte?

L.: Euskara eta euskaltasuna alde batetik, eta gero solidarioa izatea, lagunen laguna izatea,  familian ere lantzen diren balore horiek. Eta beste gauza bat ere: lana egiteko eta antolatzeko gaitasuna: gelako ordezkariak, bilerak, parte hartzea … Zauden lekuan lanean konprometitzeko kapazitate hori.

K.: Ni gogoratzen naiz Eskola Kontseiluan geundenean ikasleen parte hartzea inportantea zela. Ikasten zuten gauzak ondo planteatu behar direla, negoziatu egin behar dela, eta nahiz eta noizean behin plante bat egin, gauzak aurrera eramateko irakasleekin eta gurasoekin gauzak planteatu behar direla.


Koldo Mitxelenak zer ekartzen dizue burura?

L.: EUSKERA lehenengo gauza. Gero konpromisoa ikasleen aldetik.

K.: Euskaldun kontzientzia. Hori oso inportantea izan zen Gasteizen. Alde zaharrean euskara entzuten hasi zen eta gure ikasleak izan ziren. Eta konturatzen zara gauzak lanarekin eta borrokarekin lortzen direla, eta orain urrutitik begiratuta konturatzen zara merezi izan zuela.

L.: Niri Eskola Publikoa ere etortzen zait burura. Eskola Publikoa eta euskara uztartzea.


Ama bezala nola ikusi dituzue zuen seme-alabak KMn?

L.: Oso ondo. Ni beti, beno gehienetan, sentitu nahiz irakasleengandik babestua. Alabak, adina zela eta, bere gora beherak izan zituen, eta irakasleak zeozer gertatzen zenean beti prest zeuden telefonoz deitzeko eta hitzegiteko. Semearekin are eta errazago. Ni bezala, horiek ere, biek daukate koldotar sentimendu hori, harrotasun hori. Orain ere mantentzen dute harremana, 25. urteurrena dela eta semeak bertso saioan parte hartu du eta alabak ere World kafean parte hartuko du. Gogoratzen dut, institututik kanpo zegoela iada, esaten zuenean ‘gaur koldora noa bisita bat egietra’. Kapazitate hori oso polita iruditzen zait.

K.: Gure alaba Luis Elejaldetik zetorren, B eredutik, eta guk etxean D eredura pasatzeko apostu bat egin genuen. Eta kezka genuen maila izango zuen edo ez. Bera pozik hasi zen, problemarik gabe, eta kurtso erdian galdetu genion zer moduz zihoan institutuan. Berak erantzun zidan: ‘Lo mejor que me ha podido pasar en la vida’.  lasai gelditu ginan, eta hortik aurrera, unibertsitatean euskaraz jarraitu zuen eta gaur egun irakaslea da. Eta Koldo Mitxelena bere institutua da!


Zerbait negatiboa KMren inguruan?

L.: Beti dago zerbait negatiboa. Beti kritikatu izan dugu irakasle batzuren profesionaltasun eza. Arazo batzuk izan genituen. Gero, eskola egutegiarekin ere izan genituen arazo batzuk … Arazoak beti daude, baina hitz egiteko gaitasuna beti egonda. Arazo handirik ez da egon.

K.: Hasieran egon ziren, baina denbora pasa da eta ahaztu zaizkit. Nik argi nuena da arazoak daudenean hitz egin behar dela. Disziplina aldetik ikuspegi ezberdina dute ikasleek eta irakasleek, eta arazoak egon ziren zentro guztietan gertatzen den bezala, baina hitz egiten konpontzen ziren. Eta zuzendaritzarekin ere hitzeginez konpontzen ziren.

L.: Ez zaizunean gogoratzen ona da. Oroitzapen onak gelditzen zaizunean esan nahi du arazoak egon badira ere gai izan garela konpontzeko.


Beste zerbait esateko?

L.: Zorionak hasierako gurasoei eta Koldo Mitxelenako komunitate guztiari.

K.: Niretzako Koldo Mitxelena berezia da, zeren eta ama bezala egon nintzen urte batzuk, gero bueltatu nintzen ikuskari moduan eta barnetik ikusten konturatu nintzen zer-nolako lana egiten zen. Baina nire institutua, eraikuntza, KM 1 da.


KOLDO MITXELENA

EUSKARA AHOTIK AHORA
Comments