JUAN CRUZ-I ETA VIRGINIARI ELKARRIZKETA
V: Kuriositatez… deitu zidatelako…esan zidaten hemen bazegoela bakante bat, eta utzi nituen mojak eta hona etorri nintzen… Jc: ni orain dela 21 urte etorri nintzen Koldora 1992 . urtean. Eta 19 urte pasa nituen institutuan, orain dela 2 urte jubilatu egin nintzen.
V: Ikasgai asko, latina, lengua… ondoren, aniztasun curricular taldea hartu nuenez, denetarik ematen dut, euskaratik hasita, lengua, geografia, historia, denetarik… JC: nik física eta kimika eman nuen, bereziki físika.
JC: Inpresioa? Azken hamar urtetan oso inpresio ona; aurrekoak… Azken hamar urtetan oso oso ona; aurrekoak… borrokatu genituen irakasleok. Bereziak zirela, hori da nire inpresioa gaur egun. V: Ahaztu zaizu Juan Cruz esatea, astronomia ere eman zenuela. JC: Bai egia da egia da astronomia ere eman nuen. Irakasagai polita eta niretzako izan da gustokoa, gaur egun oraindik zenbait irakasle urbasara zerua ikustera joaten gara. Eta hori polita da.
V: harritu? Bai, dana euskaraz zela. Eta oso ondo gogoratzen dut, bazegoela nolabait gure artean debeku bat erdaraz egiteko. Irakasleok gure artean, dena euskaraz; ikasleekin, dena euskaraz; egiten genituen fotokopia guztiak, euskaraz izan behar ziren. Bai, harritu ninduen hemen euskararekiko zegoen militantzia hark.
Jc: Etorri nintzenean… ikasleek… ikasleek greba asko egiten zituzten. Eta lan falta, nire ustez, lan falta zegoen. Hori, irakasleok gure artean, hori konpondu genuen, lan egiten eta ahaleginak egiten. Hori da beharbarda nire ikuspuntua momento hontan.
V: mmm, nire ikuspuntutik agian, bizikidetzari. Uste dut asko lantzen dugula zer nolako jarrera izan arazoen aurrean. Nire ustez saiatzen gara ez hezitzen “ a la defensiva”, hau da, arazoak onartzen ditugu, hau da, gure lana ez da arazo bat konpontzea, batzutan ezin da konpondu eta, gure lana irtenbide duin bat ematea da, hezitzailea. JC: Nik uste dut ere aipatu behar dugula, lehen aipatu dudana: lana, lana irakasleona, gure konpromisoa lanarekiko, gure konpromisoa izan da indartzea lana, ikasleen lana. Orduan, Virginiak aipatu duena: bizikidetza, elkarkidetza… gehi nik aipatu dudana: lana, biak elkartzen baditugu… Koldo Mitxelenako ikasleak, nik uste, ondo ondo, irteten direla hemendik.
JC: Nik aipatu nahi dut, niretzat behintzat gogorra izan zela, orain dela urte asko lengoaia , lengua española, ematen zuen, irakasle ohi bati (…) erre ziotela kotxea. Egun horiek oso oso gogorrak izan ziren guretzat . Niretzat hori izan zen inflekzio puntu bat. Urteak pasa ondoren poliki poliki, elkartu joan gara irakasleok eta, nahiz eta gogoratu gertaera hori, ba aizu, elkarrekin lan egiten ari gara eta ondo baina oroitzapen hori badaukat. Gero ere aipatu nahi dut, garai hartan ikasleek, -anekdota, ezta?- asko kopiatzen zutela, eta irakasleok ere harrapatzen genituela (…). Bestalde, irakasleen artean lan egiten genuen, noski, baina baita irteerak ere: egun pasak, ikasketa bidaiak…Nola pastu genuen Salamankan…! Anekdotak, anekdotak…Bestelako anekdota txarrak nahiago dut gordetzea,. Aipatu ditudana aparte.
V: Bai, baina nik esango nuke ere, maila hortan erlajatu garela gehiegi, gezurra badirudi ere, ikasle batzuk ausartzen dira guri, irakasleoi, erderaz egiten. Eta hori ez dakit onar daitekn. Jc: Nik uste dut bai dela euskalduna. Betidanik, (…) eta gainera beste ikastetxeentzako erreferentzia izan da ere bai. Orain dela 25 urte bakarrik zeuden gasteizen hiru ikastetxe: Olabide, Durana eta Koldo. Gero sortu ziren besteak: Ekialde eta Mendebalde, eta horientzako gure Koldo Mitxelena erreferentzia izan zen. Gaur egun ez dakit nola doan, baina uste dut ikasleak euskaldunak irteten direla.
Jc: neretzat: lana, benetan. Lane gin dugu asko, kriston ordu sartu ditugu, behintzat hobetzeko gure iraksagaietan. Eta gainera esan behar dut, guregana hortik zabaldu dena, hainbat irudi, irakasle asko pasa direla eta beti hemendik guk egindago lanak , gure itzulpenak, gure gazuak eraman dituztela, Orduan, hori da niretzat garrantzitsua.
V: Galdera hori niretzat? erantzun dezaket bestea? Kar, kar… Ez, ea, gutxien, Juan Cruz-ek lehen komentatu duena: garai batean gure artean, kriston istiluak egon zirela. Hala ere, ni onenarekin geratzen naiz. Nik esan behar dut Gasteizen, nire lagunik onenak, Koldon daudela. (…) Bestalde, nik hemen daramatzat 23 urte! guztiak hemen, inora joan gabe, eta niri gustatzen zait, noizpait, kaletik noala, gazte bat, nahiz eta 30 urte izan, nigana hurbiltzea eta ni agurtzea nire izenez! Nik igual ez ditut gogoratzen zeintzuk diren baina nitaz bai gogoratzen dira eta agurtzen naute (…) autobusean, kalean, dendetan… Ez dakit, (…) eta gero, hona etorri direnak, gure ikasle ohiak, orain nire lankideak direnak eta ikustea ze jatorrak diren! Ez dugu hain gaizki egin! JC: Niretzat garai hartako irakasleen arteko harremanak oso hotzak ziren, eta horrek eragina zuen klaustroetan, gure eguneroko lanean oztopatzen zuen. Gero ere, aspaldiko aspaldian, ikasleek greba asko egiten zituzten, hutsegiteak. Nik defendatzen det hobetu behar genuela ordukotasuna, puntualitatea. (…) Gero poliki poliki, DBH ikastetxea jarri ondoren, gure harremanak poliki poliki hasi ziren hobetzen, elkartzen, taldeak sortzen, eta momentu hontan, nik uste hau ikastetxe on bat dela, gure arteko harremanak, irakasleen arteko harremanak oso onak dira eta horrek suposatzen du ikasle onak irteeten direla hemendik. Eta gero ere, ikasleek pentsatzen dute, Koldo Mitxelena ikastetxea ona zela eta harreman estuak genituen. Eta Virginia-k aipatu dun bezala, nik kanpoan edo tabernetan edo dendetan ikasle bat ikusi eta agurtzen nau! Hori guretzat garrantzitsua da. (…) V: ilusioa egiten du JC:ba bai, nahiz eta hasieran hastapenak gogorrak izan, gero amaieran bukaera primerakoa. Bukatzeko aipatu behar dut ere, lan egin dugula, lan gogorra, eta ikasle onak ere izan ditugula, eta esaten dut ikasle onak, zentsu guztietan, eta guretzat hori da, izan da hoberena, ikustea ikasle zoragarri prestatua… ez dakit ondo ulertzen didazun hala ez, baina… V: harro gaudela! Jc: bai! |
Elkarrizketak >