Mahai-ingurua


   
Martxoaren 6an, arratsaldeko 7etan, mahai ingurua izan genuen ARTIUM museoan.

 “Eskola Publikoa: ilusioa berpizten” gaiaren inguruan, eskola publikoaren partaide esanguratsu diren solaslariak izan genituen.








    Txema Ramirez de la Piscina (KMko guraso ohia, kazetaria, idazlea eta UPV/EHUko irakaslea, moderatzaile gisa)
•    Arantza Aurrekoetxea (Hezkuntza Sailburuorde berria)
•    Usoa Urbieta (EHIGEko lehendakaria)
•    Josu Etxaburu (BIHEko lehendakaria)


José Luis Diaux (Koldo Mitxelenako lehen belaunaldiko gurasoa) partehartzekoa zen, baina gripeak jotan etxean gelditu behar izan zuen.


Guztiek zoriondu zuten Koldo Mitxelenaren ibilbidea eta egindako lana, eta, bakoitzak bere esparruan, Eskola Publikoaren inguruan baikortasuna adierazi zuen.

Hezkuntza saileko ordezkariari zenbait kezka eta kritika adierazteko parada ere izan zuen etorritako jendeak.

Azken buruan, izenburuak adierazten duen bezala, bizitzen ari garen garai korapilatsu eta zail hauetan Eskola Publikoaren aldeko apustua egin dugunon ilusioa berpizteko saiakera bat izan zen.



Comments