Bertso-saioa

    Otsailaren 5ean institutuak bere 25. urteurrenean Artiumen antolatu duen Kultur Astearen barruan lehenengo jarduera KMen egon diren edo orain dauden ikasle eta irakasle bertsolarien bertso saioa izan zen.
    Orotara hamar bertsolari aritu ginen Beñat Goitia gaidartzailearen aginduetara.
    Bertsolari asko ginenez bi bertso saio egon ziren. Atsedenaldian, bertan zegoen barra batean zerbait hartzeko aukera izan genuen eta aspaldi ikusten ez genituen ikasle eta irakasleekin hitz egitekoa.
    Sarrera gisa Naroa Izagirre bibolinjoleak bertso doinu eder bat jo zuen. Gero, bigarren saioa hasterakoan kantatu genituen bertso jarrietan berak ere bibolinarekin lagundu zuen.
    Lehenengo saioan Irati Ruiz de Pinedo, Uxue Ruiz de Arkaute, Maialen Saez de Okariz, Felipe Zelaieta eta Jon Fernandez de Pinedo aritu ziren.
    Bigarrenean Iñaki Viñaspre, Juanma Juaristi, Xabi Rico eta Amaia Lasaga.
    Gaiak oso egokiak izan ziren eta publikoak primeran pasa zuen. Saio bat azpimarratzekotan Viñasprek eta Amaia Lasagak egin zutena. Hauxe zen gaia: " Zuek "Euskara ahotik ahora" anagraman musuka agertzen den bikotea zarete, 25 urte elkarrekin egon ondoren, banatzea erabaki duzue".
    Lehen esan dudan bezala bigarren saioa hasteko   idatzitako bi bertso sorta kantatu genituen. Biek institutuko 25 urteko historiari egin zioten erreferantzia. Lehenengoa, Juanma Juristik idatzia, berak, Felipe Zelaietak eta Gorka Urtaranek kantatu zuten. Bigarren sorta, "25. urteurrenean, adiorik ez, beti arte" Xabi Ricok kantatu zuen, erretiroa hartzen zuen egunean. Eta orain lehenengo pertsonan hitzegitera pasatuko naiz: " Hau da hau, kasualitatea! Ez dago niretzat modu ederragorik nire irakasle jarduerari amaiera emateko!" Horrelako zerbait ere bota zuen Juaristik: "Orain  pasatuko da (Xabi Rico) historia kontatzetik batallitak kontatzera"

BIDEOAK
Ekitaldiaren 1. zatia:

Ekitaldiaren 2. zatia:

Ekitaldiaren 3. zatia:

Comments