Egitasmoak‎ > ‎

Muralak sortzen

Aupa Koldokume hori!

Gure urteurrena ospatzeko beste ekintza bat antolatu dugu. Koldo Mitxelena I-eko kanpoko hormetan bi mural margotu nahi ditugu.  Proiektua IMGVren artistekin batera aurrera eramango dugu. Eskola Komunitate osoa gonbidatuta dago parte hartzera bai diseinuan bai muralean.

Otsailaren 26an eta 28an arratsaldeko 18:00-20:00 bitartean Koldo Mitxelena Iean elkartuko gara lanean hasteko. Bi data horietan IMGVren artistek tailer bat eskainiko digute eta diseinua egiten hasiko gara. Zure laguntza behar dugu. Anima zaitez eta institutura etorri zure ideiak gurekin partekatzera!

Edozein zalantza edo proposamena izanez gero, harremanetan jarri lasai asko.
Comments