Bota bideoa!!!

Bota bideoa!!!
25. urteurrena dela eta, Koldoko abentura eta desbenturak kontatzen dituen bideo bat egitea dugu buruan. Urte hauetan bizi izan ditugun gertakari, ekintza, pasazido eta istorioak batzen dituena. Horretarako zure laguntza behar dugu. Animatuko zarete Koldori buruzko zerbait grabatzera?
Grabatu ezazu bideotxo bat zure mugikorrarekin, webcamerarekin edo bideokamararekin, institutuaren inguruko zerbait kontatzen, eta bidali iezaguzu. Idatzi mezu bat km25@koldomitxelena.net helbidera eta bidali bideoa erantsita (pisutsua bada jarri gurekin harremanetan).
    Zuri edo zuei bururatzen zaizuen edozer izan daiteke, eta zer esan ez badakizu eta ideia batzuk nahi badituzu hemen dituzu.  
    Girotzeko, hona hemen bidali dizkiguten batzuk. Aupa zuek!















Anne eta Iker ikasturte honetan sartu dira Koldon. Orain dela 25 urte sartu ziren ikasleak ere ilusio, zalantza eta beldur berdinak izango zituzten ...