Bertso idatzien bildumatxo bat egitekotan gara eta zure bertsolari sena agerian uzteko parada eman nahi dizugu. Ea ba, institutuaren inguruko (oroitzapen serioak barregarriak, zirikatzaileak ...) bertso bat idatzi eta bidali iezaiguzu hemen argitaratzeko (km25@koldomitxelena.net). Bota bertsoa! BERTSO HISTORIKOAK:
Juan Mari Juaristi 25. URTEURRENEAN “Burutazio ezinezkoa!” hala zuten nabarmendu, laurogeia zen zortziarekin irekitzea baimendu; ordutik Koldo Mitxelena da Gasteizen euskal zimendu, nahiz hogeita bost urte joan diren atzo_izan zela ematen du. Xabi Rico Lehenik guraso batzuen borroka gogora ekarri nahi nuke, institutua sortu zelako euren ahaleginen truke. Seme-alabak gero izan dira bezero. Nik ziur esango nuke: oso ondo batez gainditu dira azken hogeita bost urte (ber). (jarraipena) |