KM25 Facebooken

Ikasle ohi hori

Hasiera


25. urteKMkaria
DBH 2. mailako ikasleak sortutako kartelak

25. urteurreneko jaia




25. Urteurreneko Jaia

EGITARAUA

Goizean zehar kirol txapelketak

12:00-14:00 AZOKA

13:00 Txozna irekiko dugu (egun osoan zehar edariak, pintxoak eta bokatak eskainiko ditugu)

15:00 Herri bazkaria

17:30 Algara Dantza Taldea

18:00 Dantza Plaza

19:30 ETS

21:30 Harresian zulo

23:00 DJ



IKASTURTE BUKAERAKO JAIA

EGUNA: 2013ko maiatzaren 25a. 
BAZKARIA 15:00etan

MENUA: 

Askotariko zizka-mizkak, Paella, Postrea, Edariak eta Kafea

PREZIOA: +18 Helduak: 13 €, -18 ,Gazteak: 10 €






IZEN EMATEA ETA ORDAINKETA

Bi aukera:

1.- Koldo Mitxelena 2an, Bastobi bulegoan, maiatzaren 13, 14 eta 16an, 16:30etatik 18:30 arte. 

2.- Transferentzi bidez: EUSKADIKO KUTXA-CAJA LABORAL 30350080990801165773

Azken eguna: 2013-05-17.

Kontzeptua: Izena eta bi abizenak + zenbat lagun 

Adib. Miren Basbe Iturrieta, 3 lagun

Ordainagiria aurkeztu beharko da txosnan, jai egunaren goizean zehar, bazkariko tineta jaso ahal izateko.

Egunean zehar aurrerago zehaztuko ditugun ekintzak burutuko dira!

KM25 SuperPosterra:
koldon egon diren ikasle guztien argazkiekin osatua. Ea aurkitzen duzun zure argazkia, 
edonon egon daiteke!
Salgai dugu iada. Pasa zaitez KMko idazkaritzatik eta erosi! (3 eurotan jarri dugu salgai, ea aurten egindako gastu guztiak zerbait leuntzen ditugun)





Gu ere, koldokoak izan ginen!!!
KORRIKA egin genuan!!!
  EMAN EUSKARA ELKARRI





Anne eta Iker ikasturte honetan sartu dira Koldon. 
Orain dela 25 urte sartu ziren ikasleak ere ilusio, zalantza eta interes berdintsuak izango zituzten ...








Mahai-ingurua: "Eskola Publikoa: Ilusioa berpizten."

Martxoaren 6an, arratsaldeko 7etan, mahai inguru bat izango dugu ARTIUM museoan. Aukeratu dugun izenburua:  “Eskola Publikoa: ilusioa berpizten” da.
Izenburuak adierazten duen bezala, behar beharrezkoa ikusten dugu bizitzen ari garen garai korapilatsu eta zail hauetan Eskola Publikoaren aldeko apustua egin dugunon ilusioa berpiztea. Horretarako hainbat hezkuntza eragile gonbidatu ditugu, beraien ideiak, bizipenak eta proiektuak gurekin partekatzeko.
 Hauek izango dira mahaikideak:
•    Txema Ramirez de la Piscina (kazetaria, idazlea eta UPV/EHUko irakaslea, moderatzaile lana egingo duena)
•    Arantza Aurrekoetxea (Hezkuntza Sailburuordea)
•    José Luis Diaux (Koldo Mitxelenako lehen belaunaldiko gurasoa).
•    Usoa Urbieta (EHIGEko lehendakaria)
•    Josu Etxaburu (BIHEko lehendakaria)

Bota bideoa!!!
25. urteurrena dela eta, Koldoko abentura eta desbenturak kontatzen dituen bideo bat egitea dugu buruan. Urte hauetan bizi izan ditugun gertakari, ekintza, pasazido eta istorioak batzen dituena. Horretarako zure laguntza behar dugu. Animatuko zarete Koldori buruzko zerbait grabatzera?
Grabatu ezazu bideotxo bat zure mugikorrarekin, webcamerarekin edo bideokamararekin, institutuaren inguruko zerbait kontatzen, eta bidali iezaguzu. Idatzi mezu bat km25@koldomitxelena.net helbidera eta bidali bideoa erantsita (pisutsua bada jarri gurekin harremanetan).
 
    Zuri edo zuei bururatzen zaizuen edozer izan daiteke, eta zer esan ez badakizu eta ideia batzuk nahi badituzu hemen dituzu.    
     Girotzeko, hona hemen gure koldotar laguntalde baten afarian muturra sartu eta gero, jaso genuen agurra. Aupa zuek!
BIDEO BILDUMA

    Bertso idatzien bildumatxo bat egitekotan gara eta zure bertsolari sena agerian uzteko parada eman nahi dizugu. 
    Ea ba, institutuaren inguruko (oroitzapen serioak, barregarriak, zirikatzaileak ...) bertso bat idatzi eta bidali iezaiguzu hemen argitaratzeko. 

Lankide/Guraso/Ikasle hori:

Eskola publikoan irakas-maila ertainean ikasketak euskaraz burutu ahal izatearen alde hainbat euskaltzalek egin zuten aldarrikapenaren ondorioz, 1.988/89 ikasturtean, Koldo Mitxelena institutua abian jarri zen, Arabako D eredu hutsezko lehenengo institutu publikoa.

Ikasturte honetan institutuaren 25. urteurrena ospatzen dugu eta beste ekitaldi batzuen artean aste kultural bat burutuko dugu ARTIUM museoan.  Aste kulturala jai ireki bat bihurtu nahi dugu euskara maite dugun guztiontzat. Beraz, gonbidapena luzatzen dizugu gure ospakizunean parte hartzeko eta guztiona bihurtzeko.
Euskara ahotik ahora!                                                                                                                
EGITARAUA                                Alicia Epelde Murguia - Koldo Mitxelena Institutuko Zuzendaria

KMko argazki zaharren bilduma egiteko asmoa dugu, eta horretarako zure laguntza ezinbestekoa da. Bilduma webgune honetan, aldizkarian eta, agian, erakusketa batean ikusgai jarriko dugu.  Bidali iezaizkiguzu etxean gordeta dituzun argazki kuttun horiek helbide honetara: km25@koldomitxelena.net
Mila esker Itziar Martinez de Santosi, 1989ko argazki polit batzuk bidali ditu eta.
 (300 pixeleko bereizmena eta urtea  edo ikasturtea zehaztuta.  Argazkiari iruzkinen bat egin nahi badiozu, primera etorriko da)

Ikasle ohi hori, 
konta ezazu institutuan gertatutako pasadizo bat, irakasle baten oroitzapen bat, irteeretan egiten zenuten zerbait, jardunen bat antolatu zenutenekoa, maitemindu zinenekoa ...  AHOAK EMAN HALA!!!


AURKEZPEN BIDEOA